XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) berari dagokio larrialdiari aurre egiteko beharrezko neurri egokiak hartzea, lege honetako 7.3 atalaren arabera.

2.- Arriskuaren nolakotasunak edo zabalerak, larrialdi-egoeraren garrantziak edo martxan jarri beharreko zerbitzuek eta baliabideek bakoitzari dagokion planean aurrikusitakoak gainditzen dituztenean, larrialdiaren beharrei jarraiki lurralde-plan zabalagoa jarriko da martxan, bai diharduen administrazioa osagarrizko baliabideak ekarriz sendotzeko lanetan, bai lurralde-plan zabalagoan egiteko horietan diharduen agintariak ihardueren zuzendaritza eta koordinazioa bere gain hartuz.

3.- Nolanahi ere, Autonomi Elkarteko organo aginpidedunek beren gain hartuko dituzte ihardueren zuzendaritza eta koordinazioa honako kasu hauetan:


a) Babes Zibilerako Euskadiko Plana edo plan bereziren bat ezartzeko aukera izanez gero.
b) Lege honen araberako hondamendiko larrialdi-egoera aitortzen denean.
c) Elkarteaz gaindiko interesa aitortu ondoren, zuzendaritza eta koordinazioa Autonomi Elkarteko organoetara eskuordetzen denean.

19. atala

1.- Lege honen 21. atalean xedatutakoaren kalterik gabe, larrialdiari aurre egiteko iharduera guztien zuzendaritza eta koordinazioa une bakoitzean ezartzen den planaren zuzendariari egokituko zaio, aholku-batzorde baten laguntzarekin.